135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

197/2021 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena 2021-2022 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzei dagokien eskola egutegia prestatzeko.

Ikusirik Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela behar diren jarraibideak onets daitezen 2021-2022 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzei dagokien eskola egutegia prestatzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behar diren jarraibideak onestea Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzek 2021-2022 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko. Jarraibide horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Langileriaren Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 21ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Jarraibideak, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzek 2021-2022 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko

1.–Egutegia.

Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetako eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko eskola egutegiak baldintza hauek bete beharko ditu:

1. 2021-2022 ikasturtea 2021eko irailaren 1ean hasiko da, eta ez da 2022ko ekainaren 30a baino lehen bukatuko.

2. a) Ikastaro presentzialetako, erdipresentzialetako eta “That’s English” urrutiko ikastaroko eskolak ez dira 2021eko irailaren 22a baino lehen hasiko, eta beranduenez 2022ko maiatzaren 19an bukatuko dira.

b) Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan azterketak, programazio lanak, departamentuko bilerak, klaustroak eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dira.

c) Eskolak bukatzen direnetik ekainaren 30era arte, azterketak, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lan berariazkoak, departamentu didaktikoen memoriak, amaierako memoria eta beharrezko diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

3. a) Egutegiak bermatu beharko du talde bakoitzak 130 ordu izanen dituela gutxienez.

2021-2022 ikasturteari dagozkion jarraibideetan ezarritakoarekin bat, eskolek erabakiko dute zenbat ostiraletan emanen den zuzeneko irakaskuntza, ikastaro presentzialetako eta erdipresentzialetako talde bakoitzak behar adina eskola-ordu izan ditzan, eta egutegian adieraziko dituzte. Zuzeneko eskola-saiorik gabeko gainerako ostiraletan, eskola-egunak izanez gero, irakasleak nahitaez joan beharko dira ikastetxera, eta zeregin hauetan arituko dira: koordinazio lanak, ziurtapen probak prestatzea, programazioak eta zehaztapenak berrikustea, prestakuntza eta kurtsoaren garapenarekin zerikusia duten gainerako jarduerak.

b) Ezinezkoa izanen da eskolak etetea azterketa edo ebaluazio aldiak ezartzeko, ez eta klaustroak egiteko ere.

c) Ikasleren batek edo denek eskolaren batera huts egiteak ez du galaraziko ikastetxeak programaturiko ordutegi ofizialen araberako eskolak eskaintzen segitzea.

4. a) Honako egun hauek jaiegun izanen dira, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, 6a eta 8a, eta herriko jaieguna. Herriko jaieguna eskolarik gabeko eguna ez den batean egokitzen bada, horren ordez beste egun bat jarriko da.

b) Ikastetxeek zilegi dute hezkuntza-mailari dagokion jaiegun bat ezartzea.

c) Eskola gabeko laneguntzat joko dira ikastetxeak bere egutegian markatuko dituen hiru egun.

d) Eguberrietako oporrak abenduaren 23an hasiko dira, eta urtarrilaren 9an bukatuko, biak barne.

e) Aste Santuko oporrak apirilaren 14tik 24ra arte izanen dira, biak barne.

f) Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak ezin dira inola ere luzatu.

f) Otsailaren 11, martxoaren 11 eta apirilaren 8a trebatzeko eta estandarizatzeko erabiliko dira Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak bere egutegian markatuko ditu trebatzeko eta estandarizatzeko erabiliko dituen egunak.

5. Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, hark onets ditzan.

2.–Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, “EDUCA” kudeaketa programaren bidez. Horretarako azkeneko eguna 2021eko ekainaren 18a izanen da.

Gainera, epe berean, kopia sinatu et zigilatu bat igorriko diote ikastetxeko ikuskatzaileari.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. “EDUCA” kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jakinarazpena. 2021eko ekainaren 25erako inolako jakinarazpenik jasotzen ez duten ikastetxeen egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

3. Ikastetxeren batek bere egutegi proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

4. Egutegiak onetsi ondoren, nahitaez bete beharko dituzte ikastetxe guztiek. Egutegia betearaztea ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna da, eta egutegien aplikazioa gainbegiratzea eta kontrolatzea, berriz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarena.

5. Ikastetxe bakoitzaren eskola egutegia ikastetxeko iragarki-taulan ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimen idatzia ematen.

6. 2021-2022 ikasturteko eskola egutegia.

Eskola egutegia deskargatu (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2108528