135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1500/2021 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 2966/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 391/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 29ko 949/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, izangai onartu bakarra zuena. Ebazpen hori 2021eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 21ekoan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 26an emandako 1209/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileari lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta Itziar Aristu Bueno andreari, burutza bat betetzen ari denari, 6244 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikia, Burlatan.

2. Itziar Aristu Bueno andreari adieraztea destino berriaren jabetza hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2021eko ekainaren 16an.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Zerbitzu zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.6 oinarrian ezarritakoarekin.

4. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz 12 lanpostu hutsik gelditu dira, I. eranskinean jaso direnak.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzura, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Enpleguko goi mailako tituludunen lanpostuen lekualdatze lehiaketaren ondoriozko lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

EREMUA (LEKUALDAKETETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

6223

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

6225

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

6238

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

9822

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10533

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

6234

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: ALTSASUKO ENPLEGU AGENTZIA

ALTSASU

EUSKALDUNA

FUNTZIONARIOA

10100

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: LIZARRAKO ENPLEGU AGENTZIA

LIZARRA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

6247

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: LODOSAKO ENPLEGU AGENTZIA

LODOSA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10534

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: DONEZTEBEKO ENPLEGU AGENTZIA

DONEZTEBE

EUSKALDUNA

FUNTZIONARIOA

10535

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: TAFALLAKO ENPLEGU AGENTZIA

TAFALLA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

9456

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: TUTERAKO ENPLEGU AGENTZIA

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

FUNTZIONARIOA

10536

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: TUTERAKO ENPLEGU AGENTZIA

TUTERA

EZ-EUSKALDUNA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2108729