135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

123/2021 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, 134/2021 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Patricia Varela Fernández andreak jarri du Jose Javier Ruiz Zubicoa jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

Patricia Varela Fernández andreak, Jose Javier Ruiz Zubicoa jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Barneko zuzendari nagusiak abenduaren 18an emandako 244/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezesten da Jose Javier Ruiz Zubicoa jaunak jarritako gora jotzeko errekurtso bat, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 38 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian kalifikazio epaimahaiak hartutako Erabakiaren aurka jarritakoa (erabaki horren bidez onetsi ziren lehiaketaldiaren behin betiko emaitzak). Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 86/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 134/2021 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Patricia Varela Fernández andreak jarri zuen, Jose Javier Ruiz Zubicoa jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Patricia Varela Fernández andreari, Jose Javier Ruiz Zubicoa jaunaren izenean eta hura ordezkatuz aritu baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 28an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2108963