133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Akats zuzenketa, tasak arautzen dituzten ordenantza fiskalen aldaketen behin betiko onespenean

2021eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, argitara eman zen “Aldaketak, tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena” iragarkia, 2021eko urtarrilaren 1ean sartu ziren aldaketei buruz. Hartan akatsa badagoela oharturik, hona hemen zuzenketa.

–15. ordenantzan (Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala), azkenaurreko lerroan.

Honela dioen tokian:

“Heldu baten eta semearen/alabaren abonamendua (14 urte edo gehiago): 7,80 euro”.

Honako hau behar du:

“Heldu baten eta semearen/alabaren abonamendua (14 urte edo gehiago): 77,80 euro”.

–24. ordenantzan (“Fernando Remacha” Udalaren Musika Eskola eta Kontserbatorioaren zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala).

Lehen paragrafotik honako aipu hau kentzen da:

“... (aipatu aldaketa letra lodi eta etzanez adierazten da)”.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2021eko maiatzaren 26an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2108720