133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 15ean.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Behin betiko onetsirik gelditu dira Udalaren 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 86.075,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 53.351,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.925,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 41.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 7.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 206.951,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 40.100,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 7.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 114.101,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 15.150,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrera batzuk: 24.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 206.951,00 euro.

Torralba del Rion, 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2108538