133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Herri-larreak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2021eko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Herri-larreak arautzen dituen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Tafallan, 2021eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2108718