133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 7. eta 19. artikuluetan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2021eko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikingintza-ordenantzaren 7. eta 19. artikuluak aldatzea.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko dira Orkoiengo Eraikingintza- ordenantzaren 7. eta 19. artikuluen aldaketak, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2021eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2108428