133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLABE

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Olabeko Kontzejuak, 2021eko maiatzaren 18an egindako ohiko bilkuran, ikusirik ez zela aurkeztu herritarrentzako zuzeneko aprobetxamendurako eskaerarik, erabaki zuen enkantean jartzea herri-larreetako aprobetxamendua; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 156. artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez):

Xedea: herri-larreen errentamendua.

Adjudikatzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.

Hasierako prezioa: 3.000,00 euro.

Adjudikazioaldia: 8 urte.

Baldintza-agiriak: interesdunen eskura daude, Olaibarko Udalaren Idazkaritzan (Irungo errepidea, z.g., Olabe) eta Nafarroako kontratazioaren atarian.

Eskaintzak aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 21eko 15:00ak arte.

Eskaintza ekonomikoak irekitzeko egintza publikoa: enkantea eginen da Mesón Olave jatetxeko jantokian (San Pedro kalea, 2, Olabe, 31799), ekainaren 24an, 10:00an.

Olaben, 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Roberto Armendariz Paternain.

Iragarkiaren kodea: L2108252