133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko martxoaren 30eko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen 1/2021 aurrekontu-aldaketa egitea 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrietan, eta erabaki hori argitara eman zen 2021eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuen ale bat interesdunen eskura dago Odietako Udalaren webgunean, gardentasun atalean. Esteka honen bidez eskura daiteke:

http://www.odieta.es/modificacion-de-las-bases-de-ejecucion-del-presupuesto-de-2021-documento-diligenciado

Erripan (Odieta), 2021eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2108604