133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aldaketa, Obanosko Udal Plan Orokorreko Ordenantzaren 19.1.6 artikuluan. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, aurtengo maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Obanosko Udal Plan Orokorreko Ordenantzaren 19.1.6 artikulua.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Obanosen, 2021eko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2108483