133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GABARDERAL

Herri-lurretako larreen aprobetxamendua onuradun berriei esleitzea, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez

Gabarderalgo Kontzejuko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 13an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-lurretako larreen aprobetxamendua onuradun berriei esleitzea, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Interesa duen pertsona orok, Gabarderalgo Kontzejuko herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako 36. artikuluan ezarritako baldintzak betez gero, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak egiaztatzeko dokumentazioarekin batera. Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun naturaleko epean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (haren bidez Nafarroako Toki Entitateen Erregelamendua onetsi zen).

Adjudikzio prozesuan parte hartu nahi duten herritarrek Zangozako Larrañeta aholkularitza bulegoan aurkeztu behar dituzte eskaintzak (Kale Nagusia, 81, 1. Solairua), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Aurkezteko epea amaitzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta kontzejuaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabosgarren egun naturalaren 14:00etan. Epearen azken egun naturala jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da. Eskaintzak posta elektroniko bidez aurkezteko, hau da Larrañeta aholkularitza bulegoaren helbidea: asesoria@larraneta.com.

Adjudikatuko diren larreak bazkaleku batean daude. Honako lurzati hauek osatzen dute:

Katastroko 10. poligonoa, 271. lurzatia, 5,84 hektareako azalera eta 12 unitateko azienda karga (zaldiak, behiak, ahuntzak eta ardiak).

Katastroko 10. poligonoa, 259. lurzatia, 3,87 hektareako azalera eta 8 unitateko azienda karga (zaldiak, behiak eta ahuntzak).

Gabarderalen, 2021eko maiatzaren 21ean.–Kontzejuko burua, Javier Alamán Arana.

Iragarkiaren kodea: L2108505