133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Ordenantza fiskala, arautzen duena trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ordenantza fiskal bat, arautzen zuena trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkezteko, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jarraikiz aipatutako Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei, jendaurreko tramitean inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ezkabarten, 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2108293