133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Herri-lurrak okupatzea eta baldintza-agiria. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko urriaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen, legezko gehiengoarekin, 2.923,12 m² okupatzea Ezkabarteko 139 . poligonoko 107., 119. eta 141. lurzatietan eta 4. poligonoko 148. lurzatian, denak ere herri-lurretan; okupazioaren baldintza-agiria onetsi zen, espedientean dagoen dokumentazioarekin bat. Helburua da ur-hornidurako hodi berri bat egitea Txulapaindik, eta ur-biltegi berri bat egitea Ezkaban, Azotz hornitzeko. Iruñerriko Mankomunitateak gauzatuko du.

Bidezkoa da erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, iragarkiak argitaratu ondotik, toki-erakundearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ere, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da zenbatzen epea.

Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Ezkabarten, 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2108289