133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2021eko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2021eko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 4an, eman zen argitara 4/2021 eta 5/2021 aurrekontu-aldaketen hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

4/2021 ALDAKETA

Aparteko kreditua

IV. kapitulua.–Inbertsio errealak: 35.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

5/2021 ALDAKETA

Aparteko kreditua

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 200.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

Corellan, 2021eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2108601