133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2021eko martxoaren 10ean, hasiera batez onetsi zituen 1. eta 2. aldaketak (kreditu-gehigarriak) 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean. Jendaurrean jarri ziren 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 4an, eta ez da erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, behin betikoak bihurtu dira eta ondotik ematen da haien laburpena.

1-2021 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

9200.62600.–Material informatiko inbentariagarria: 3.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua: 3.000,00 euro.

2-2021 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

9200.62302.–Makineria eta tresnak: 12.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua: 12.000,00 euro.

Aditzera ematen da, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Gazolatzen, 2021eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2108722