133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Ordenantza fiskala, arautzen duena trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2021eko maiatzaren 10ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2108426