133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Banakako ebaluazio-araubideko dirulaguntzen deialdia, Barañaingo ostalaritzaren eta txikizkako merkataritzaren sektorea mantentzeko gastuetarako. Laburpena

DDBN (Identif.): 565626.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/565626).

Maiatzaren 20ko 556/2021 zenbakiko ebazpenaren bidez, Barañaingo Udaleko alkate-lehendakariak Barañaingo ostalaritzaren eta txikizkako merkataritzaren sektorea mantentzeko gastuetarako banakako ebaluazio-araubideko dirulaguntzen deialdia onartu zuen, 50.000 euroko zuzkidurarekin.

Eskabideak Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, 2021eko ekainaren 15etik ekainaren 28ko 23:59 arte.

Barañainen, 2021eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2108791