2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean 1. aldaketa egitea onesten duen espedientea jendaurrean egon den bitartean inork ez duenez alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2021eko urtarrilaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara, kapituluka. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan. Hona hemen:
Aparteko kreditua sortzea
GASTUAK:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
1 3420 22741 | Ekarpena CD Zumadiaren hitzarmenerako | 41.000,00 |
1 3410 4820003 | Zumadiarendako dirulaguntza kirola sustatzeko | 4.000,00 |
ALDAKETAK, GUZTIRA | 45.000,00 |
FINANTZABIDEAK:
Beheititutako gastuak.
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
1 3410 13100 | Igerilekuetako sorosleen kontratazioa | -10.000.00. |
1 1510113100 | Interes orokorreko lanetarako langileen ordainsaria | -18.500,00 |
1 3410 22700 | Kiroldegiko garbiketa eta atezaintza lanak | -13.000,00 |
1 3420 2210001 | Kiroldegiko argindarra eta kalefakzioa | -3.500,00 |
FINANTZABIDEAK, GUZTIRA | 45.000,00 |
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Artaxoan, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2108455