133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Oihan aprobetxamenduaren 3. enkantea

Arantzako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea:

• Alderdiak: Amekurrun, Ameztxoko eta Zerradoko borda.

• Espeziea: Q.rubra (amerikanoa), P.x hybrida (platanoa), P.nigra (larizioa), P.menziesii (Douglasa), L.kaempferi (alertzea), P.radiata (intsignia), C.sativa (gaztainondoa), R.pseudoacaxia (arkazia).

• Bolumena: 274,20 m³ zur eta 332,95 m³ enbor txiki.

• Oin kopurua: 877,00.

• Mozketa-mota: mozketa, klara eta haize bidezko eraisketak.

• Hasierako prezioa: 9.467,08 euro, BEZa kanpo.

• Aurkeztu beharreko %2ko behin-behineko bermea: 189,35 euro.

Proposamenak Arantzako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2021eko ekainaren 18ko 14:00ak baino lehen.

Plegu ekonomiko-administratiboak zein plegu teknikoak edonoren eskura daude Udal Idazkaritzan eta Udaleko web-orrian (www.arantza.eus).

Arantzan, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2108902