133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

“LasTierras de Javier-Xabierren Lurrak” turismo partzuergoaren desegitea

Batzar Orokorrak, 2020ko uztailaren 28an egin bilkura berezian, erabaki zuen desegitea “LasTierras de Javier-Xabierren Lurrak” turismo partzuergoa.

Estatutuen 39. artikuluan aurreikusiriko Likidazio Batzordea 2021eko apirilaren 21ean bildu zen, desegitearen ondorioz eginiko jarduketen berri emateko, partzuergoaren ondasun, zerbitzu eta eskubideen xedeari dagokionez, eta erabaki zuen desegiteari buruzko iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oibarren, 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2108562