133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, obra lantaldeko arduradun lanpostua maila igoerako lehiaketa bidez betetzeko. Behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 1056 Ebazpenaren bidez onetsi zen Tuterako Udalaren zerbitzuko obra lantaldeko arduradun lanpostua maila igoerako lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Ebazpen hori 2021eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an.

Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.–Deialdiaren 6.4. oinarriarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

Onartuak:

ARCOS GRACIA, RUFINO

HERNÁNDEZ VALLÉS, MIGUEL ÁNGEL

IRISARRI SAMANES JUAN CARLOS

ROTA SESMA, JOSÉ LUIS

Baztertuak:

JORGE GARCÍA, PATRICIA

Bigarrena.–Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendaturiko ordezkari Ana José Martínez Navarro izendatzea.

Hirugarrena.–Izangaiei jakinaraztea deialdiko proba praktikoa ekainaren 17an eginen dela, goizeko 11:00etan, udaletxeko lehen solairuko bilkura aretoan.

3.–Agintzea argitara dadila ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan; Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, deialdiaren aipamenean, “Lan publikoaren eskaintza” atalean.

Tuteran, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2109050