1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Sustatzailea Agropecuaria San Fermín, SLU da.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da ezen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), ohiko arreta ordutegian (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.
Espedientearen kodea | 0001-0225-2021-000002 |
Instalazioa | Zerri gizendegia |
Sailkapena | 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa | 2B / 9.1.c) |
ELD Abenduaren 16ko 1/2016 | 9.3.b) |
Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua | 6.6.b) |
Abenduaren 9ko 21/2013 Legea | I. eranskina / 1. taldea |
Titularra | AGROPECUARIA SAN FERMIN SLU |
Kokapena | 5. poligonoa, 282. eta 283. lurzatiak |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 615.408,000 eta Y: 4.699.801,000 |
Udalerria | PITILLAS |
Proiektua | Zerri gizendegia 7200 bururentzat |
Proiektua baimentzeko organo eskuduna | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak zer organoren aurrean aurkezten ahal diren | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Modu telematikoan: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Jendaurrean jarritako dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua –Ingurumen inpaktuaren azterketa |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm |
Iruñean, 2021eko maiatzaren 6an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2107577