133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

141/2021 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak 2021eko apirilaren 30eko bilkuran proposatutako ebaluazio erabakiak onesten dituena.

Kontuan hartuta Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak egin eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendariak ikus-onetsitako txostenean azaldutakoa, non helarazten baitira Nafarroako Administrazio Publikoek sortutako dokumentu sailetarako Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak hartu dituen 520.etik 525.era bitarteko erabakiak.

Toki entitateek erabaki horiekin bat egiten ahalko dute, Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta deuseztatzeko jarraibideak onesteko, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ekainaren 14an emandako 51/2016 Foru Aginduan ezarritako prozedurari jarraikiz.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Laguntza eta Dirulaguntzei dagozkien dokumentu sailen ebaluazioari buruzko erabakiak onestea, 519.etik 524.era bitartekoak. Erabaki horiek ebazpen honen I. eranskinean azaltzen dira.

2. Gorde beharreko agiriak zabaltzea, Ebazpen honetan xedatutakoari jarraikiz; horrela, bada, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak Deuseztatzekotzat kalifikatutako Laguntza eta Dirulaguntzen proposamenen erabakiak eta Ebazpen hau indarrean hasi aitzin onetsitakoak gorde behar dira. Zehazki, 376. erabakian xedatutakoari dagokionez; erabaki hori 171/2016 Ebazpenaren bitartez onetsi zen (171/2016 Ebazpena, ekainaren 3koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak 2016ko maiatzaren 20ko bilkuran proposatutako ebaluazio erabakiak onesten dituena).

3. Erabakien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau honako Departamentu hauetako Idazkaritza Tekniko Nagusietara helaraztea, dagozkion ondorioetarako: Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua; Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua; Lurralde Kohesiorako Departamentua; Ekonomia eta Ogasun Departamentua; Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua; Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua; Hezkuntza Departamentua; Eskubide Sozialetako Departamentua; Osasun Departamentua;Herritarrekiko Harremanetako Departamentua; Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua; Kultura eta Kirol Departamentua; eta Kultura eta Kirol Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 11n.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

I. ERANSKINA

Erabakitako deuseztatze epeek espediente itxiei eta inolako ikuskapen prozedura, erreklamazio edo errekurtsoren pean ez daudenei eragiten diete; bestalde, halakorik gertatzen bada, dagokien dokumentu sailaren parte bihurtzen dira.

Erabakiaren zenbakia

519

Erabakiaren data

2021eko apirilaren 30a

Sailaren izena

Laguntza eta dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

Xedea

Pertsona publiko edo pribatuen alde egiten den diruzko emakida edo xedapena, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Dirua ez onuradunen, ez hirugarren pertsonen zuzeneko kontraprestaziorik gabe ematea.

b) Dirua emateko baldintza izatea xede jakin bat bete dadila, edo proiekturen bat gauzatu, jardueraren bat egin nahiz jokabide berezia har dadila (xede horiek jada burutuak izan daitezke nahiz oraindik burutu gabeak), edo inguruabar jakin batzuk gertatzea; eta onuradunari betebehar material eta formal batzuk ezartzea.

c) Finantzatzen den proiektu, ekintza, jokabide edo egoeraren helburuak onura publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat sustatzea edo xede publikoren bat sustatzea izan behar du.

Dirulaguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagokaren araubideari jarraituz tramitatuko da, salbu eta Nafarroako Gobernuak, behar adinako arrazoiak tarteko, banakako ebaluazioa egiteko baimena ematen duenean. Foru lege honen ondorioetarako, honako honetan oinarritzen da norgehiagokako prozedura: dirulaguntzak nori eman erabakitzeko, aurkezten diren eskaerak alderatzen dira, lehentasunaren arabera ordenatzeko, oinarri arautzaileetan eta deialdian aurretik ezarri diren balorazio irizpideei jarraituz, eta irizpide horien arabera balorazio onena lortzen duten eskaerei dirulaguntza adjudikatzen zaie, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe. Prozedura horretan, instrukzio organoak aurkeztuko dio dirulaguntzak emateko proposamena organo emaileari.

Agiriak

• Sail/prozedura bakoitzeko dokumentazio orokorra biltzen duen administrazio-espedientea; agiri hauek bildu ohi ditu:

–Laguntza edo dirulaguntzaren deialdia

–Oinarri arautzaileak

–Dirulaguntza emateko ebazpena, dirulaguntzaren onuradunak eta zenbatekoa zehaztuta

–Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamenak

–Kide anitzeko organoaren osaera

–Kide anitzeko organoko kideen izendapenak eta horien jakinarazpenak

–Letraduen txostenak

–Inprimaki ereduak

–Gastu baimenak

–Eta abar.

• Eskaera, ereduaren arabera

–Eskaerarekin batera, dirulaguntza ezartzen duen arauan edo dirulaguntzaren deialdian eskatutako agiriak eta informazioak aurkeztuko dira.

• Instrukzio-organoaren txostena

• Ebazpen-proposamena

• Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpena

• Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren jakinarazpena

• Gastua justifikatzeko agiriak

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak

IRIZPENA

Hautapen mota

Epea

Zati bat deuseztatzea

1.–Kontserbazioa:

–Administrazio-espedientea

–TD01 (Ebazpenak, Foru Aginduak eta Gobernu Erabakiak)

–Memoriak, proiektuak eta azterlanak

2.–Deuseztatzea:

–Espedientearen gainerakoa, amaitu eta 15 urteko epean

–Motibazioa: Zigor Kodearen 131.1 artikulua

Laginketa mota

Ez dago laginketarik proposatu

Sarbidea

Epea

1.–Librea:

–Deialdiaren adierazpena

–Aurrekontuko zer kreditu eta programari egozten zaizkion

–Onuraduna

–Emandako diru-kopurua

–Dirulaguntzaren xedea

Motibazioa:

11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa (15. art.)

2.–Mugatua:

Espedientearen gainerako informazioa, sarbidea mugatzen duen araudiaren eraginpean dagoenean

Mugatzeko epea: espedientearen amaierako datatik 50 urte igaro arte

Oharrak

Erabakiaren zenbakia

520

Erabakiaren data

2021eko apirilaren 30a

Sailaren izena

Laguntza eta dirulaguntzak, banakako ebaluazioaren araubidean

Xedea

Pertsona publiko edo pribatuen alde egiten den diruzko emakida edo xedapena, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Dirua ez onuradunen, ez hirugarren pertsonen zuzeneko kontraprestaziorik gabe ematea.

b) Dirua emateko baldintza izatea xede jakin bat bete dadila, edo proiekturen bat gauzatu, jardueraren bat egin nahiz jokabide berezia har dadila (xede horiek jada burutuak izan daitezke nahiz oraindik burutu gabeak), edo inguruabar jakin batzuk gertatzea; eta onuradunari betebehar material eta formal batzuk ezartzea.

c) Finantzatzen den proiektu, ekintza, jokabide edo egoeraren helburuak onura publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat sustatzea edo xede publikoren bat sustatzea izan behar du.

Banakako ebaluazioaren araubidetzat ulertuko da, berriz, eskaerak ebaluatzeko eta bakoitzari bere ebaluazioaren araberako dirulaguntza emateko irizpideak araudian edo deialdiaren oinarrietan ezartzen direnean. Eskaerak jaso ahala espedienteak izapidetu eta ebatziko dira, eta dirulaguntzak emanen dira horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean.

Agiriak

• Sail/prozedura bakoitzeko dokumentazio orokorra biltzen duen administrazio-espedientea; agiri hauek bildu ohi ditu:

–Laguntza edo dirulaguntzaren deialdia

–Oinarri arautzaileak

–Dirulaguntza emateko ebazpena, dirulaguntzaren onuradunak eta zenbatekoa zehaztuta

–Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamenak

–Kide anitzeko organoaren osaera

–Kide anitzeko organoko kideen izendapenak eta horien jakinarazpenak

–Letraduen txostenak

–Inprimaki ereduak

–Gastu baimenak

–Eta abar.

• Eskaera, ereduaren arabera

–Eskaerarekin batera, dirulaguntza ezartzen duen arauan edo dirulaguntzaren deialdian eskatutako agiriak eta informazioak aurkeztuko dira.

• Instrukzio-organoaren txostena

• Ebazpen-proposamena

• Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpena

• Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren jakinarazpena

• Gastua justifikatzeko agiriak

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak

IRIZPENA

Hautapen mota

Epea

Zati bat deuseztatzea

1.–Kontserbazioa:

–Administrazio-espedientea

–TD01 (Ebazpenak, Foru Aginduak eta Gobernu Erabakiak)

–Memoriak, proiektuak eta azterlanak

2.–Deuseztatzea:

–Espedientearen gainerakoa, amaitu eta 15 urteko epean

–Motibazioa: Zigor Kodearen 131.1 artikulua

Laginketa mota

Ez dago laginketarik proposatu

Sarbidea

Epea

1.–Librea:

–Deialdiaren adierazpena

–Aurrekontuko zer kreditu eta programari egozten zaizkion

–Onuraduna

–Emandako diru-kopurua

–Dirulaguntzaren xedea

Motibazioa:

11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa (15. art.)

2.–Mugatua:

Espedientearen gainerako informazioa, sarbidea mugatzen duen araudiaren eraginpean dagoenean.

Mugatzeko epea: espedientearen amaierako datatik 50 urte igaro arte

Oharrak

Erabakiaren zenbakia

521

Erabakiaren data

2021eko apirilaren 30a

Sailaren izena

Laguntza eta dirulaguntzak, zuzeneko emakidaren araubidean (izendunak)

Xedea

Pertsona publiko edo pribatuen alde egiten den diruzko emakida edo xedapena, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Dirua ez onuradunen, ez hirugarren pertsonen zuzeneko kontraprestaziorik gabe ematea.

b) Dirua emateko baldintza izatea xede jakin bat bete dadila, edo proiekturen bat gauzatu, jardueraren bat egin nahiz jokabide berezia har dadila (xede horiek jada burutuak izan daitezke nahiz oraindik burutu gabeak), edo inguruabar jakin batzuk gertatzea; eta onuradunari betebehar material eta formal batzuk ezartzea.

c) Finantzatzen den proiektu, ekintza, jokabide edo egoeraren helburuak onura publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat sustatzea edo xede publikoren bat sustatzea izan behar du.

Dirulaguntza hauek zuzenean ematen ahalko dira:

a) Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean berariaz izendatutakoak, Parlamentuak onetsitako zenbatekoarekin. Dirulaguntzaren xedea eta onuradun jakin batentzako kontsignazioa agertu beharko dira.

b) Lege mailako arauren batek aginduta edo zenbatekoa zehaztuta administrazioak ematen dituenak. Kasuan kasuko prozedura aplikagarria erabiliko da dirulaguntza horiek emateko, bakoitzaren araudiari jarraituz.

c) Salbuespenez, hartzaile bat hautaturik beste edozein interesduni dirulaguntza eskuratzeko aukera kentzen zaionean, dirulaguntzaren xedea dela eta.

Agiriak

• Sail/prozedura bakoitzeko dokumentazio orokorra biltzen duen administrazio-espedientea; agiri hauek bildu ohi ditu:

–Laguntza edo dirulaguntzaren deialdia edo prozedura onesten duen lege mailako araua

–Oinarri arautzaileak

–Dirulaguntza emateko ebazpena, dirulaguntzaren onuradunak eta zenbatekoa zehaztuta

–Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamenak

–Kide anitzeko organoaren osaera

–Kide anitzeko organoko kideen izendapenak eta horien jakinarazpenak

–Letraduen txostenak

–Inprimaki ereduak

–Gastu baimenak

–Eta abar.

• Eskaera, ereduaren arabera

Agiriak

–Eskaerarekin batera, dirulaguntza ezartzen duen arauan edo dirulaguntzaren deialdian eskatutako agiriak eta informazioak aurkeztuko dira.

• Instrukzio-organoaren txostena

• Ebazpen-proposamena

• Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpena

• Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren jakinarazpena

• Gastua justifikatzeko agiriak

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak

IRIZPENA

Hautapen mota

Epea

Zati bat deuseztatzea

1.–Kontserbazioa:

–Administrazio-espedientea

–TD01 (Ebazpenak, Foru Aginduak eta Gobernu Erabakiak)

–Memoriak, proiektuak eta azterlanak

2.–Deuseztatzea:

–Espedientearen gainerakoa, amaitu eta 15 urteko epean

–Motibazioa: Zigor Kodearen 131.1 artikulua

Laginketa mota

Ez dago laginketarik proposatu

Sarbidea

Epea

1.–Librea:

–Deialdiaren adierazpena

–Aurrekontuko zer kreditu eta programari egozten zaizkion

–Onuraduna

–Emandako diru-kopurua

–Dirulaguntzaren xedea

Motibazioa:

11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa (15. art.)

2.–Mugatua:

Espedientearen gainerako informazioa, sarbidea mugatzen duen araudiaren eraginpean dagoenean.

Mugatzeko epea: espedientearen amaierako datatik 50 urte igaro arte

Oharrak

Erabakiaren zenbakia

522

Erabakiaren data

2021eko apirilaren 30a

Sailaren izena

Europako funtsekin finantzatutako dirulaguntzak, norgehiagoka bidez zeharka ematen direnak

Xedea

Zeharkako finantzaketa nazioko eta eskualdeko administrazioek kudeatzen dute, eta EBren aurrekontuaren %80 bat izaten da, Europako Inbertsioko eta Egiturazko Funtsetan sartzen diren bost funts nagusien bitartez, batik bat.

Honako hauek dira:

–Europako Eskualde Garapenerako Funtsa: eskualde eta hiri garapena

–Europako Gizarte Funtsa: gizarteratzea eta gobernantza ona

–Kohesio Funtsa: garapen-maila txikieneko eskualdeen konbergentzia ekonomikoa

–Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa

–Europako Itsas eta Arrantza Funtsa

Agiriak

• Sail/prozedura bakoitzeko dokumentazio orokorra biltzen duen administrazio-espedientea; agiri hauek bildu ohi ditu:

–Laguntza edo dirulaguntzaren deialdia edo prozedura onesten duen lege mailako araua

–Oinarri arautzaileak

–Dirulaguntza emateko ebazpena, dirulaguntzaren onuradunak eta zenbatekoa zehaztuta

–Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamenak

–Kide anitzeko organoaren osaera

–Kide anitzeko organoko kideen izendapenak eta horien jakinarazpenak

–Letraduen txostenak

–Inprimaki ereduak

–Gastu baimenak

–Eta abar.

• Eskaera, ereduaren arabera

–Eskaerarekin batera, dirulaguntza ezartzen duen arauan edo dirulaguntzaren deialdian eskatutako agiriak eta informazioak aurkeztuko dira.

• Instrukzio-organoaren txostena

• Ebazpen-proposamena

• Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpena

• Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren jakinarazpena

• Gastua justifikatzeko agiriak

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak

IRIZPENA

Hautapen mota

Epea

Zati bat deuseztatzea

1.–Kontserbazioa:

–Administrazio-espedientea

–TD01 (Ebazpenak, Foru Aginduak eta Gobernu Erabakiak)

–Memoriak, proiektuak eta azterlanak

2.–Deuseztatzea:

• Espedientearen gainerakoa, amaitu eta 25 urteko epean deuseztatuko da.

Laginketa mota

Ez dago laginketarik proposatu

Sarbidea

Epea

1.–Librea:

–Deialdiaren adierazpena

–Aurrekontuko zer kreditu eta programari egozten zaizkion

–Onuraduna

–Emandako diru-kopurua

–Dirulaguntzaren xedea

Motibazioa:

11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa (15. art.)

2.–Mugatua:

Espedientearen gainerako informazioa, sarbidea mugatzen duen araudiaren eraginpean dagoenean.

Mugatzeko epea: espedientearen amaierako datatik 50 urte igaro arte

Oharrak

Erabakiaren zenbakia

523

Erabakiaren data

2021eko apirilaren 30a

Sailaren izena

Europako funtsekin finantzatutako dirulaguntzak, hitzarmen bidez zuzenean ematen direnak (izendunak)

Xedea

EBk zuzenean kudeatzen ditu funts horiek.

Onetsitakoan, eta onuradun bati ala gehiagori dagozkien arabera, lehia egoten ahal da, eskaera bidez, baina ez du zertan norgehiagoka izan. Eman eginen dira, baldin eta onuradunek Ebazpenean xedatutako baldintzak betetzen badituzte, sartzeko ordenari jarraikiz eta aurrekontuko partida amaitu arte.

Prozedurari ofizioz ematen dio hasiera emateko ahalmena duen organoak, eta hasiera eman ondoren, Hitzarmen edo Akordio bat prestatzen da; hitzarmen edo akordio horretan honako alderdi hauek zehazten dira: zenbatekoa eta aurrekontu-kreditua, aplikatu beharreko araubide juridikoa, onuradunak, beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasunak eta bateraezintasunak, ordaintzeko moduak, eta onuradunek gastua justifikatzeko epeak eta moduak.

EBren interesen mesederako proiektuak garatzen dituzten edo Europako politika edo programa bat aplikatzen laguntzen duten enpresek edo antzeko erakundeek (enpresa-elkarteek, enpresetarako laguntza-zerbitzuen hornitzaileek, aholkularitzek eta abarrek) eskatzen ahal dute dirulaguntza bat.

Agiriak

1.–Dirulaguntza emateko erabakia

2.–Hitzarmenaren erabaki-proposamena, honako hauek biltzen dituela:

• Zerbitzu Juridikoaren txosten juridikoa (original anizkoitza)

• Gastua justifikatzeko memoria, dagokion Zuzendaritza Nagusiak

egina (original anizkoitza)

• Esku-hartzearen fiskalizazio txostena (original anizkoitza)

3.–Hitzarmenaren Amaierako erabakia

• Gastuaren onespenari buruzko txostena

4.–Gastuaren justifikazioa

• Ekintzaren memoria, gastua justifikatuta

5.–Dirulaguntza ordaintzeko agindua

6.–Auditoretza-txostena, Agintaritza Ordaintzailera zuzendutakoa (hala badagokio)

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak

IRIZPENA

Hautapen mota

Epea

Zati bat deuseztatzea

1.–Kontserbazioa:

–Emateko proposamena eta erabakia (hitzarmena)

–TD01 (Ebazpenak, Foru Aginduak eta Gobernu Erabakiak)

–Memoriak, proiektuak eta azterlanak

2.–Deuseztatzea:

–Espedientearen gainerakoa, espedientea amaitu eta 25 urteko epean deuseztatuko da.

Laginketa mota

Ez dago laginketarik proposatu

Sarbidea

Epea

1.–Librea:

–Deialdiaren adierazpena

–Aurrekontuko zer kreditu eta programari egozten zaizkion

–Onuraduna

–Emandako diru-kopurua

–Dirulaguntzaren xedea

Motibazioa:

11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa (15. art.)

2.–Mugatua:

Espedientearen gainerako informazioa, sarbidea mugatzen duen araudiaren eraginpean dagoenean.

Mugatzeko epea: espedientearen amaierako datatik 50 urte igaro arte

Oharrak

Erabakiaren zenbakia

524

Erabakiaren data

2021eko apirilaren 30a

Sailaren izena

Europako funtsekin finantzatutako dirulaguntzak, Lege Xedapen bidez zuzenean ematen direnak

Xedea

Lege mailako arau baten bitartez (Ebazpena edo Erabakia) ezartzen diren dirulaguntzak, besteak beste, interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoi bakarrak egiaztatzen dituzten ezohiko dirulaguntzak. Onetsitakoan, eta onuradun bati ala gehiagori dagozkien arabera, lehia egoten ahal da, eskaera bidez, baina ez du zertan norgehiagoka izan.

Eman eginen dira, baldin eta onuradunek Lege Xedapenean ezarritako baldintzak betetzen badituzte, sartzeko ordenari jarraikiz eta aurrekontuko partida amaitu arte.

Agiriak

1.–Dirulaguntza emateko irizpideak lege-xedapena

2.–Onuradunaren eskaera eta atxikitako agiriak:

• Ekintzaren azalpen-memoria (originala)

• Beste laguntza bateragarri batzuei buruzko zinpeko adierazpena (originala)

• Ogasunarekiko zerga-betebeharrak eguneraturik izatearen ziurtagiria (originala ala kopia konpultsatua)

• Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneraturik izatearen ziurtagiria (originala ala kopia konpultsatua)

3.–Dirulaguntza emateko edo ukatzeko proposamena

Akatsak zuzentzeko edo falta diren agiriak aurkezteko errekerimendua, hala badagokio

4.–Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpena

5.–Jakinarazpena, hartu-agiri eta guzti

6.–Dirulaguntzaren justifikazio ekonomikoa (ekintzaren justifikazio-memoria)

7.–Dirulaguntza ordaintzeko agindua

8.–Auditoretza-txostena, Agintaritza Ordaintzailera zuzendutakoa, Auditoretza horien emaitzari buruzkoa (hala badagokio)

Hasierako/bukaerako data

Sail irekia

Organo sortzailea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak

IRIZPENA

Hautapen mota

Epea

Zati bat deuseztatzea

1.–Kontserbazioa:

–Dirulaguntza emateko lege-xedapena

–TD01 (Ebazpenak, Foru Aginduak eta Gobernu Erabakiak)

–Memoriak, proiektuak eta azterlanak

2.–Deuseztatzea:

–Espedientearen gainerakoa, espedientea amaitu eta 25 urteko epean deuseztatuko da.

–Motibazioa: Zigor Kodearen 131.1 artikulua

Laginketa mota

Ez dago laginketarik proposatu

Sarbidea

Epea

1.–Librea:

–Deialdiaren adierazpena

–Aurrekontuko zer kreditu eta programari egozten zaizkion

–Onuraduna

–Emandako diru-kopurua

–Dirulaguntzaren xedea

Motibazioa:

11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa (15. art.)

2.–Mugatua:

Espedientearen gainerako informazioa, sarbidea mugatzen duen araudiaren eraginpean dagoenean

Mugatzeko epea: espedientearen amaierako datatik 50 urte igaro arte

Oharrak

F2107958

Iragarkiaren kodea: F2107958