133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren 26an hartua, “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren abuztuaren 20ko 87/2009 Foru Aginduaren bidez (2009ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 7koa), “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura hasi zen, eta proiektua jendaurrean jarri zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren irailaren 15eko 56/2010 Foru Aginduaren bidez (2010eko 118. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 29koa) “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa” eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onetsi zen.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak adierazten du proiektu horrek definitzen duela zer obra egin behar den NA-700 errepidearen galtzada bikoizteko Orkoiengo saihesbideko amaieraren biribilgunearen (PA-30) eta Arazuriko Mendebaldeko Ingurabideko lotunearen artean, eta beste bi biribilgune itxi eraikitzeko, Mendebaldeko Ingurabidearen azpiko pasabidearen alde banatan. Obra horiek bide segurtasuna hobetzen dute, eta horregatik beharrezkoa da obrei ahalik eta lasterren ekitea. Hala, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, nahitaezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Presako deklaratzea, nahitaez desjabetzeko, lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa proiektu honetan: “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa”.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko estimatzen den gastua 333.971,34 eurokoa da, modu honetan egotziko dena: 285.961,74 euro 2021eko gastu aurrekontuko “Orkoiengo saihesbidea-Arazuriko lotunea tartearen bikoizketa. Suspertu Plana” 220002-22100-6010-453227 partidaren kontura, eta gainerakoa, 48.009,60 euro, 2022ko gastu aurrekontuko partida baliokidearen kontura.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik beretik ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau igortzea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta departamentu horretako kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2108619