133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

131C/2021 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Logiters Logística SAU enpresaren Aratzuri-Orkoiengo lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Logiters Logística SAU enpresaren Aratzuri-Orkoiengo lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31101161012017), erregistro honetan 2021eko martxoaren 25ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta enpresako zenbait sindikaturen (CCOO eta UGT) ordezkariek 2021eko urtarrilaren 21ean izenpetu eta 2021eko apirilaren 29an zuzenduta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 14an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Logiters Logística SA Automoción enpresaren Aratzuri-Orkoiengo lantokirako II. hitzarmen kolektiboa 2020-2021 (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2108112