133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

118C/2021 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Albéniz Etiquetaje Industrial SLU enpresaren Iruñeko Landabengo industrialdeko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Albéniz Etiquetaje Industrial SLU enpresaren Iruñeko Landabengo industrialdeko lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101202012017), erregistro honetan sartu zena 2021eko martxoaren 29an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko martxoaren 29an izenpetuta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 30ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Albeniz Etiquetaje Industrial SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa, Iruñeko Landabengo Industrialdeko lantokirako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2107123