129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak, 2021eko maiatzaren 17ko 066/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Mohamed Djilali Smailek sustaturiko xehetasun-azterketa, Villatuertako 1. poligonoko 1309. lurzatiko eraikuntza-bolumena aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udaleko osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.

Villatuertan, 2021eko maiatzaren 17an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2108121