129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Bereganatzea “Errekoleten komentu zaharraren zaharberritzea, eta kasua bada obren zuzendaritza fakultatiboa” izeneko proiektuaren idazketarako zerbitzuak kontratatzeko Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena

Maiatzaren 13ko 3/2021 Dekretua.

Errekoleten komentu zaharra Udalaren titulartasuneko eraikina da; Errekoleten kaleko 11. zenbakian dago (30. poligonoko 46. lurzatian), eta zaharberritu egin nahi da eskualde mailako administrazio zerbitzuak emateko gune bilakatzeko.

Esku-hartze honen bidez eraikina administrazio publiko eta pribatu zenbaiten zerbitzuak bilduko dituen gune bilakatu nahi da, egun zerbitzu horiek herrian barna sakabanatuta baitaude. Era berean, eskualdeko izaera eman nahi zaio, eta eskualderako erreferentzia gune izan dadin nahi da, hainbat zuzemen egitera jendea bertara joan dadin.

Beste alde batetik, Tafallako Udala erabilera anitzeko espazio bat egokitzea pentsatzen ari da, bertan ekitaldi zibilak (ezkontzak, agurrak, etab.) egin ahal izateko, bai eta egun herrian ez dauden beste erabilera batzuk ere txertatzea, hala nola coworking-a, enpresa-mintegia, etab.

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 138.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, bada kudeaketako unitateak izapidetutako espediente administratibo bat, honako agiri hauez osatua: kontratazioaren xede diren prestazioen premia, egokitasuna, ezaugarriak eta balio zenbatetsiaren txosten arrazoitua, kontratazioa arautzen duten agiriak, txosten juridikoa, eta prozedura honen tramitazioari buruzko esku-hartzearen fiskalizazioa.

Alkatetzaren uztailaren 8ko 6/2020 Dekretuaren bidez, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean xedatutako kontratazioak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion, aipaturiko dekretuan adierazitako baldintzetan.

Presagatik, eta espedientea tramitatzeko epeak laburtze aldera, egoki, beharrezko eta neurriko jotzen da eskumena bereganatzea, betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Horrenbestez,

DEKRETATZEN DUT:

Lehenbizikoa.–Bereganatzea “Errekoleten komentu zaharraren zaharberritzea, eta kasua bada obren zuzendaritza fakultatiboa” izeneko proiektuaren idazketarako zerbitzuen kontrataziorako espedientea bere fase guztietan tramitatzeko eskumena.

Bigarrena.–Adieraztea, Ebazpen honetako bereganatzeak indarra hartuko duela ebazpena sinatzen den egunean, eta biltzen dituela lizitazio espedientea onesteari lotutako eskumenak, obra-kontratua adjudikatzeari lotutakoak eta kontratua gauzatzean sortzen diren gorabeherak ebazteari lotutakoak.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Bereganatze hau Tokiko Gobernu Batzarrera eta Udaleko osoko bilkurara igortzea, jakinaren gainean egon daitezen.

Bosgarrena.–Honako hau igortzea Hirigintzako Alorrera, Udalaren Kontu-hartzailetzara eta Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2021eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2108134