129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Balorazio txostena berrikusteko proiektua. Hasierako onespena

Erromantzatuko Udalak, 2021eko maiatzaren 20an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Erromantzatuko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, hala betez azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulua (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.romanzado.es), aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.

Erromantzatuan, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2108279