129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Buztintxuri - Euntzetxiki - Dona Grazia (U.I. II-S.O.-1) Plan partzialean, E-1.4 zuzkidura-lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko maiatzaren 17an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 17-MAY-21 (3/US).

“Ikusirik Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren 2021eko apirilaren 12ko jakinarazpena; ikusirik 2021eko apirilaren 19ko Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorraren egokitasun txostena; ikusirik Plan partzialeko aldaketa Buztintxuri - Euntzetxiki - Dona Grazia (U.I. II-S.O.-1) E-1.4 zuzkidura-lurzatian, eta Hirigintzako kudeatzailearen ondokoaren 2021eko maiatzaren 7ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea Plan partzialeko aldaketa Buztintxuri - Euntzetxiki - Dona Grazia (U.I. II-S.O.-1) E-1.4 zuzkidura-lurzatian, Iruñeko Udalak sustatua eta xede duena kiroldegi publiko bat egitea ahalbidetzea Udalaren E-1.4 zuzkidura- lurzatian.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan iragarkia jartzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari eta Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorrari.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2108221