129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1270. lurzatian. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko maiatzaren 6ko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Orkoiengo 1. poligonoko 1270. lurzatiaren xehetasun-azterketa (José María Iribarren kalea, 26), Jaime Alfonso Goldarazek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orkoienen, 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2108136