129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, 1. eremuko 1-85 eta 1-86 lurzatietan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko maiatzaren 18ko 2021-0728 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Noain Elortzibarko 1. eremuko 1-85 eta 1-86 lurzatietatarako, Luis Zabaleta Aranaldek sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, behin iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraituz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari; legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Nolanahi ere, gogoan izan behar da ezin izanen dela behin betikotzat onetsi harik eta agiria 253/2019 Foru Dekretuan adierazitako formatura egokitzen den arte.

4. Hasierako onespena jakinaraztea Luis Zabaleta Aranalderi eta lurzati mugakideen jabeei.

5. Txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitateari (Iruñerriko Zerbitzuak SA).

Noain Elortzibarren, 2021eko maiatzaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2108265