129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zuluetako 6. poligonoko 139. lurzatian, 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Alkatetzak 2021eko maiatzaren 17an emandako 2021-0718 ebazpenaren bidez, Noain Elortzibarko Udalak erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Zuluetako 6. poligonoko 139. lurzatian, 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatean. TDJ Lizarraga SL enpresak sustatu du.

2. Egokitzat jotzen da aurkeztutako dokumentazioa, baina hasiera batez onetsitako agiriari eransten zaion parte-hartzeko planak eguneraturik egon beharko du.

3. Dokumentua egokitu beharko zaio Planeamenduko Erregistroan sartu ahal izateko ezarritako formatuari; hortaz, ondorengo izapideetan dokumentua aurkeztuko da 253/2019 Foru Dekretuak ezarritako baldintzak betez.

4. Behin betiko onets dadin, testu bategin bat aurkeztu beharko da, non:

a) Zuzenduko den jarduketa motaren determinazioa.

b) Eguneratuko den parte-hartzeko plana.

c) MVSEa handituko den.

d) 253/2019 Foru Dekretuan xedatutakoari egokitu beharko zaio formatua.

5. Hasierako onespena sustatzaileari jakinaraztea, hots, TDJ Lizarraga SLri.

6. Txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitateari (Iruñerriko Zerbitzuak).

7. Txostena eskatzea Nafarroako Gobernuaren Ingurumen arloari - Ingurumen-ukipenetarako baimena.

8. Espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, interesa duten pertsona edo entitateek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2021eko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2108234