129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 46. lurzatian. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko Alkatetzak 2021eko maiatzaren 14an emandako 2021-0703 Ebazpenaren bidez, erabaki zen:

1. Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Noaingo 2. poligonoko 46. lurzatian, Estudio Integral Profesionales de Arquitectura SL-Eipa SL enpresak sustatuta.

2. Jarduketa honen ondoriozko hirigintzako betebeharrak, txosten honetan ezarritakoak, monetizatuz gero, dagokion kudeaketa-hitzarmena tramitatu beharko da.

3. Agiria Planeamenduko Erregistroan sartzeko ezarritako formatura egokitu beharko da, eta beraz, ondorengo tramiteetan agiria 253/2019 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituela aurkeztu beharko da (aurkeztutako agirian baldintzak betetzen dituztela adierazten bada ere, orrialdeak zenbatzea bezalako kontu txiki batzuk falta dira).

4. Hasierako onespena eman ondotik honako hauek egin beharko dira:

–Etxebizitza babestuaren estandarretik salbuesteko eskatu etxebizitza zerbitzuari.

–Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena eskatu.

5. Hasierako onespena jakinaraztea sustatzaileari (Estudio Integral Profesionales de Arquitectura SL-Eipa SL).

6. Txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitateari (Iruñerriko Zerbitzuak).

7. Txostena eskatzea Nafarroako Gobernuaren Ingurumen arloari - Ingurumen-ukipenetarako baimena.

8. Espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, interesa duten pertsona edo entitateek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2021eko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2108135