129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

Ustezko udal ondarearen ondasunak eta eskubideak defendatu eta berreskuratzea. Jendaurreko informazioa

Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren babespean partikular batek ustez udal ondare dena defendatu eta berreskuratzeko idazki bat aurkeztu zuen. Ondasun hori San Miguel kaleari jarraipena ematen dion eremuan dago, hirigunea amaitzen den lekuraino doa eta jarraitzen du landa-lurzoruan barna. Aditzera ematen da espedientean interesa duen edo hark ukitzen duen orok bidezko iruditzen zaizkion agiriak aurkez ditzakeela Lergako udaletxean, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lergan, 2021eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L2108215