129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Hirigintza hitzarmena jendaurrean

Leitzako Udaleko alkateak, Alkatetzak 2021eko maiatzaren 14an emandako 2021/0121 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen jendaurrean jartzea Leitzako UE-29 exekuzio unitatearen planeamendu eta kudeaketako hirigintza hitzarmena, Jose Ignacio Navarro Mendinueta jaunak, Promociones urbanísticas Bidasoa SLren izenean eta hura ordezkatuz, eta Leitzako Udalak sustatua.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23., 24., 25. eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, dokumentua jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2021eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2108086