129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 695/2021 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen ehun eta berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen ehun eta berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, Vidal Chocarro Giral, David Mendaza Clemente, Ángel María Huarte Arzoz, Igor Beloqui Elizalde, Unai Sueskun Muzas, Ibai Iriarte Ariztimuño, Daniel Rueda Díez, Mikel Esnaola Alegría, Mikel Olleta Mugueta, María Gil Asiain, Javier Jarauta Gurria, Miguel Ángel Tapia Arriada, José Ignacio Sagardoy Urrutia, Guillermo Izcue Mariscal, Xabier Martínez Resano, Francisco Javier Goldáraz Irisarri eta Francisco Javier Latasa Apezteguia jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 695/2021 Ebazpenaren aurka, zeina 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 12koan.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2108529