129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Herri-lurraren okupazioa, 1. poligonoko 168. lurzatian. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2021eko apirilaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, udalkideen legezko kopuruaren araberako gehiengo osoarekin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan ezarritakoarekin bat, hasiera batez 1. poligonoko 168. herri-lurzatian 18 metro koadro okupatzea eta okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea erabaki zuen.

Espedientea jendaurrean edukiko da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuz, alegazioak nahiz erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hasiera bateko erabakia behin betiko bilakatuko da, epe horretan alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Espediente osoa Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Iturenen, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2108299