129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Birzatizeko proiektua U.E.4. unitatean. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2021eko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea U.E.4. unitateko Birzatitzeko Proiektua, Iñaki Ariztoy Etxepeteleku, Jesús Ariztoy Ochandorena eta M.ª Concepción Echepetelecu Echeverría jaun-andreek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hogei egunez, iragarkia 2021eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an, argitaratu zenetik hasita, aztertua izan zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.

Epea iraganda eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, 2021eko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen aipatu Birzatitzeko Proiektua.

Iturenen, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2108266