129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Herri-lurretako lurzatiaren desafektazioa eta trukea. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2021eko maiatzaren 7an egindako osoko bilkuran eta Udalbatzaren legez eskatutako gehiengoarekin, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.–Hasierako onespena ematea Igantziko Landa Aberastasunaren Erregistro Fiskalean jasotako 1. poligonoko 336. herri-lur lurzatiaren 3.256 m²-ren desafektazioari, Igantziko 1. poligonoko 791. lurzatiaren 6.559 m²-rekin trukea gauzatu ahal izateko; lurzati hau G.I. senideen jabetzakoa da.

2.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Igantziko Udaleko iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, hilabeteko epean alegazioak edo erreklamazioak egin ahal izateko.

3.–Trukea arautuko duen baldintza-agiria onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin bat eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hilabete batez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2021eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2108076