129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Herri-lurretako lurzatiaren desafektazioa eta trukea. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2021eko maiatzaren 7an egindako osoko bilkuran eta Udalbatzaren legez eskatutako gehiengoa betez, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.–Hasierako onespena ematea 1. poligonoko 575. lurzatiaren 1.326,65 m²-ren desafektazioari, bere garaian herri-lurretakoak zirenak, 1. poligonoko 844. lurzatiaren 435,43 m²-rekin trukatu ahal izateko; garai batean J.M.S.L. jaunarenak ziren (gaur egun, berriz, M.S.S. andrearenak) eta 319. finkaren zati dira. 844. lurzatiari ematen zitzaion erabilera zabortegi publiko batena zen eta gaur egun estalita dago.

2.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Igantziko Udaleko iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, hilabeteko epean alegazioak edo erreklamazioak egin ahal izateko.

3.–Trukaketa arautuko duten baldintzen plegua onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin bat eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hilabete batez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2021eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2108075