129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Hiri-jarduerako plan berezia, Udal Planeko antolamendu xehatua aldatzeko. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2021eko maiatzaren 13an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea hiri-jarduerako plan berezi bat, Udal Planeko antolamendu xehatua aldatzeko, 12.10 eta 12.11 jarduketa unitateei dagokienez, berdeguneak berrantolatzeko.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratzea.

Fontellasen, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2108290