129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, denden errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzak emateko 2021ean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 565168.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/565168).

Alkatetzak maiatzaren 18an emandako 210/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi da denden errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzen 2021eko deialdia.

Lehenbizikoa.–Onuradunak: Oltza Zendeako saltokiak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua: dirulaguntzak ematea errotulazioan euskara erabiltzen duten herriko merkatariei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 500,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko urriaren 31ra arte egonen da irekita.

Oltza Zendean, 2021eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2108301