129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, 2020-2021 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 565178.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/565178).

Alkatetzaren maiatzaren 18ko 209/2021 Ebazpenaren bidez, 2020-2021 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak onetsi dira.

Lehenbizikoa.–Onuradunak: Oltza zendeako bizilagunak, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik udal-mugarte horretan egiazki bizi direnak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua: laguntzak emanen zaizkie udal honek antolatu ezin dituen ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetara doazen pertsonei edo, arrazoi objektiboak direla medio, ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetara joaterik ez duten eskatzaileei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 700,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 30eko 14:30era arte egonen da irekita.

Oltza zendean, 2021eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2108300