129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, 2021eko euskarazko udako kanpaldietarako. Oinarrien laburpena

DDBN (Identifikazioa): 564665.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/564665).

Alkatetzaren maiatzaren 17ko 200/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi egin dira deialdi publikoa eta haren oinarri arautzaileak, dirulaguntzak emateko 2021eko euskarazko udako kanpaldietarako.

Lehena.–Onuradunak.

LHko edo DBHko ikasleak, laguntza eskaera egin eta gutxienez ere urtebete lehenagotik Oltza Zendean erroldatuta daudenak, eta laguntza zer ikasturtetarako eskatzen den, hark dirauen bitartean.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Oinarri hauen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzeak dakarren gastua; horien edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.ayuntamientoolza.com/eu/actualidad/tablon/

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 600,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaera horiek 2021eko irailean aurkeztuko dira.

Oltza zendean, 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2108177