129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 8. poligonoko 86. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021/139 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Redondo Izal SL merkataritza-sozietatearekin, produktuaren bidalketarako eremua estaltzeak sorturiko hirigintzako aprobetxamenduaren % 10 lagatzeko, 8. poligonoko 86. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, behin betiko onespena jaso baino lehen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluan ezarritakoarekin.

Carcarren, 2021eko maiatzaren 24an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2108460