129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Hirigintza-hitzarmena Trujal Sociedad Cooperativarekin, S4. sektorearen zati bat urbanizatzeko. Hasierako onespena

Arroizko Udalak 2021eko maiatzaren 4an erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, S4 sektorearen zati bat urbanizatzeko lanak gauzatzeko. Trujal Sociedad Cooperativari dagokio zati horretako lanak sustatu eta ordaintzea, Udalarekin batera sektore horretako Birpartzelazio Batzordeko partaide baita.

Hitzarmenean oinarrituta, sozietate horrek Arroizko Udalaren esku utziko du proiektuaren idazketaren kontratazioa, obraren zuzendaritza, eta obra gauzatzea; xedea da lan horiek guztiak Udalak sustatu dituen S6 sektoreko obren lizitazioaren eta kontratazioaren barnean sartzea, biak aldi berean egin eta koordinatu behar baitira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez ditzaten.

Arroitzen, 2021eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2107968