129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARRAKAZTELU

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Bat etorriz Zarrakazteluko Udalaren zerbitzuan jarduteko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren 4. oinarriarekin, alkateak ebazpen hau eman du:

1.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

–Onartuak:

CASTILLEJO SARASOLA, RUBÉN

MIQUELEIZ TAMARGO, JAVIER

PASCUAL ARDANAZ, JAVIER

–Baztertuak:

AGUIRRE ARDANAZ, FRANCISCO

2.–Izangaiei jakinaraztea lehendabiziko ariketa 2021eko ekainaren 30ean eginen dela, 11:00etan, Zarrakazteluko udaletxean. NAN, pasaporte edo gida-baimen indarduna, boligrafoa eta maskara aldean dituztela agertu beharko dute izangaiek.

3.–Zerrenda hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Zarrakazteluko Udalaren webgunean eta iragarki-taulan ere.

Zarrakaztelun, 2021eko maiatzaren 24an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2108470