129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CAPARROSO

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat betetzeko, aldi baterako kontratazio araubidean eta errelebo-kontratu bidez

Caparrosoko Udaleko alkateak, 2021eko maiatzaren 19ko 267. Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, administrari laguntzailearen lanpostu bat, aldi baterako lan-kontratuarekin eta errelebo-kontratu bidez, betetzeko deialdia eta oinarriak onetsi zituen, Caparrosoko Udalean ari dadin lanaldi osoarekin.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Caparrosoko Udalaren bulegoetan (España plaza, 12, Caparroso), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30etara, bai eta Udalaren webgunean ere: www.caparroso.es.

Caparroson, 2021eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2108286