129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

115/2021 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, ebazpen honetan atzemandako akatsak zuzentzeko dena eta lehiaketako kalifikazio epaimahaiko kideak izendatzen dituena: 76/2021 Ebazpena, martxoaren 31koa, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 31n emandako 76/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko.

Ebazpen horren 1.2 apartatuan zera dago ezarrita: “Lehiaketa eta berariazko lehiaketa honetan, hasiera batean, 60 agente lanpostu iragartzen dira, antolaketa unitate hauei atxikita daudenak:

TRAFIKOAREN ETA BIDE SEGURTASUNAREN ARLOA

PLAZA KOP.

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

2

Atestatu eta Ikerketa Brigada

Iruña

Berariazko lehiaketa

1

Bide Segurtasuneko 3. Taldea

Iruña

Lehiaketa

3

Bide Segurtasuneko 5. Taldea

Iruña

Lehiaketa

1

Garraio Taldea

Iruña

Lehiaketa

BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOA

PLAZA KOP.

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

1

Justiziako Taldea

Iruña

Lehiaketa

1

Jauregiko Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Parlamentuko Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Ingurumen Ikerketaren Taldea

Iruña

Berariazko lehiaketa

2

Ingurumeneko 2. Taldea

Iruña

Lehiaketa

4

Joko eta Ikuskizunen Brigada

Iruña

Lehiaketa

Bestalde, deialdiaren V. eranskinean, zerrendatuta daude berariazko lehiaketa bidez sartzeko plazei dagozkien proba teoriko eta praktikoetarako gaiak. Besteak beste, honako talde hauei dagozkien gai-zerrendak ageri dira: Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldea; 1., 2., 3. eta 4. Esku-hartze Taldeak eta Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.

Nafarroako Foruzaingoak egindako txostenetan frogatu da zenbait akats daudela lehiaketako plazen zerrendetan. Bide Segurtasuneko 5. Taldean, 3 plaza ageri dira, baina egiaz 2 dira, hirugarrena Bide Hezkuntzako Taldeari dagokio-eta. Bestalde, Joko eta Ikuskizunen Brigadan 4 plaza ageri dira, baina kopuru hori, egiaz, Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloko Atestatu eta Ikerketa Brigadari dagokio, destinoa Iruñean dutela. Orobat, akatsak atzeman dira talde hauei dagozkien gai-zerrendetan: Ikuskapen Orokorreko Arloko Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldea; Herritarren Segurtasunaren Arloko 1., 2., 3. eta 4. Esku-hartze Taldeak eta Ikerketa Kriminalaren arloko Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.

Azkenik, apirilaren 23an, Foruzaingoko Langileen Batzordeak organo horretako ordezkariak proposatu ditu, prozesuaren epaimahai kalifikatzailean aritu daitezen, halaxe dago-eta xedatuta deialdiaren 11. apartatuan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan xedatuta dago egintza edo xedapena eman duen organoari egokituko zaiola zuzentzea administrazio-egintza eta xedapenenetan egiten diren akats material, aritmetiko eta egitatezkoak. Akatsen zuzenketan horrek dakartzan ondorio juridikoak zehaztu beharko dira, eta jakinarazi edo argitaratu diren egintzak izanez gero, zuzenketak ere nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko dira.

Horiek guztiak horrela, eta hitzez hitz jasotako 109.2 eta 125. artikuluetan xedatutakoaren bat etorriz, bidezkoa da akatsok zuzentzea.

Deialdian parte hartzeko asmoa dutenei kalterik ez eragiteko, bidezkoa da eskabideak aurkezteko beste epe bat, hamabost egun naturalekoa, irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren bidez esleituak ditudan eginkizunak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 76/2021 Ebazpenaren 1.2 apartatuan atzemandako akats materialak zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Honako hau dioen tokian:

TRAFIKOAREN ETA BIDE SEGURTASUNAREN ARLOA

PLAZA KOP.

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

2

Atestatu eta Ikerketa Brigada

Iruña

Berariazko lehiaketa

1

Bide Segurtasuneko 3. Taldea

Iruña

Lehiaketa

3

Bide Segurtasuneko 5. Taldea

Iruña

Lehiaketa

1

Garraio Taldea

Iruña

Lehiaketa

Honako hau behar du:

TRAFIKOAREN ETA BIDE SEGURTASUNAREN ARLOA

PLAZA KOP.

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

6

Atestatu eta Ikerketa Brigada

Iruña

Berariazko lehiaketa

1

Bide Segurtasuneko 3. Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Bide Segurtasuneko 5. Taldea

Iruña

Lehiaketa

1

Garraio Taldea

Iruña

Lehiaketa

1

Bide Hezkuntzako Taldea

Iruña

Berariazko lehiaketa

Honako hau dioen tokian:

BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOA

PLAZA KOP.

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

1

Justiziako Taldea

Iruña

Lehiaketa

1

Jauregiko Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Parlamentuko Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Ingurumen Ikerketaren Taldea

Iruña

Berariazko lehiaketa

2

Ingurumeneko 2. Taldea

Iruña

Lehiaketa

4

Joko eta Ikuskizunen Brigada

Iruña

Lehiaketa

Honako hau behar du:

BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOA

PLAZA KOP.

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

1

Justiziako Taldea

Iruña

Lehiaketa

1

Jauregiko Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Parlamentuko Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Ingurumen Ikerketaren Taldea

Iruña

Berariazko lehiaketa

2

Ingurumeneko 2. Taldea

Iruña

Lehiaketa

2. Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 76/2021 Ebazpenaren V. eranskinean atzemandako akats materialak zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Zehazki, talde hauetako proba teoriko-praktikoetako gai-zerrendak zuzenduko dira: Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldea; 1., 2., 3. Eta 4. Esku-hartze Taldeak eta Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa. Hala, honela geratzen dira idatzita:

“Gai-zerrendak

IKUSKAPEN OROKORREKO ARLOA

Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldea

...

6. gaia.–12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa. (I. titulua: xedapen orokorrak; eta II. titulua: herritarren parte-hartze prozesuak).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=51385

HERRITARREN SEGURTASUNAREN ARLOA

1., 2., 3. eta 4. Esku-hartze Taldeak.

1. gaia.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa (III. kapitulua: 35. artikulutik 37.era). Estatuko Segurtasunerako Idazkaritzaren 12/2007 Jarraibidea. Armen Erregelamendua, urtarrilaren 29ko 137/1993 Errege Dekretuaren bidez onetsia (1.4 artikulua eta 2.etik 6.era bitartekoak).

2. gaia.–MDI 2019-001 eskuliburua, Esku hartzeko Dibisioaren konposizioari eta eginkizunei buruzkoa.

3. gaia.–MDI 2019-002 eskuliburu orokor eta teknikoa, armei eta esku hartzeko materialari buruzkoa.

–Esku hartzeko Dibisioaren armak garbitzeko eskuliburua.

–FRANCHI SAS 12 eskopetaren eskuliburua.

–HECKLER & COCH UMP subfusilaren eskuliburua.

–ESCOPETA BENELLI SUPERNOVA TÁCTICAL armaren eskuliburua.

–GLOCK 19 armaren eskuliburua.

–Aerosolak maneiatzeko eta erabiltzeko, eta SPRAY SABRE RED MK4 aerosolak erabiltzeko eskuliburua.

–Tresna ke sortzaileak (ATF) eta negar eragileak (ATL) maneiatzeko eskuliburua. Betekizunak eta prozedurak.

–B&T GL-06NL arma maneiatzeko eskuliburua; tiro bakarreko jaurtigailua, 40x46 mm R kalibrekoa.

–SIR 40X46 mm-ko kartutxotegia, hilgarria ez dena.

–SIR-X 40X46 mm-ko kartutxotegia, hilgarria ez dena.

–Gasaren aurkako maskarak ezagutzeko eta maneiatzeko eskuliburua.

4. gaia.–MDI 2019-003 eskuliburua, materiala maneiatzeari, kontrolatzeari, identifikatzeari eta haren jarraipena egiteari buruzkoa.

–Esku hartzeko Dibisioan arauzko armak maneiatzeko eskuliburua.

–Esku hartzeko Dibisioaren ordena publikorako materiala kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko eskuliburua. HACKLER & COCH UMP subfusilaren eskuliburua.

–Dispositibo berezietako identifikazio elementuen eskuliburua, traumen kontrako txalekoak eta baliabideak eramateko ekipamenduak erabiltzen direnerako.

5. gaia.–MDI 2019-004 eskuliburua, kontrolak egiteko dispositiboei buruzkoa.

6. gaia.–MDI 2019-005 eskuliburua, ordena publikorako baliabideen arauei eta erabilera hurrenkerari buruzkoa.

7. gaia.–MDI 2019-006 eskuliburua, adierazten duena nola jokatu liskarretan, istiluetan eta pertsona oldarkorrekin.

–Liskarretan eta istiluetan nola jokatu behar den adierazten duen eskuliburua.

–Pertsona oldarkorrekin nola jokatu behar den adierazten duen eskuliburua.

8. gaia.–MDI 2019-007 eskuliburua, sarreren, erregistroen eta husteen eragiketei buruzkoa.

–Higiezinetan sartzea eta erregistroak egitea.

–Nola jokatu higiezinak husteko.

–Nola jokatu udaletako osoko bilkuretan.

–Eraikin publikoak hustea.

9. gaia.–MDI 2019-008 eskuliburua, aginduak ematearen, seinaleen, posizioen, kateen eta hesien eragiketei buruzkoa.

–Agentearen posizioaren eta oinarrizko seinaleen eskuliburua.

–Aginduak ematearen eta binomio posizioen eskuliburua.

–Hesien eta kateen eskuliburua.

IKERKETA KRIMINALAREN ARLOA

Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.

1. gaia.–Kriminalistika.

2. gaia.–Lofoskopia.

3. gaia.–Arrasto lofoskopikoak errebelatzea.

4. gaia.–Auzitegi antropologia.

5. gaia.–Armak.

6. gaia.–Oinetakoen eta pneumatikoen arrastoak.

7. gaia.–Askotariko ebidentziak.

8. gaia.–Ebidentzia biologikoak.

9. gaia.–Ebidentzia kimikoak.

10. gaia.–Informazioaren teknologiak.

11. gaia.–Irudia.

12. gaia.–Ebidentziak tratatzea landan.

13. gaia.–Argazkigintza, begi-ikuskapen tekniko eta polizialean.”

3. Eskabideak aurkezteko epe berria ezartzea Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdirako, zeina onetsi baitzen Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 76/2021 Ebazpenaren bidez. Epea 15 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskaera deialdiaren 5.2 apartatuan ezarritako lekuetatik edozeinetan aurkezten ahalko da.

Bai destinoa aukeratzeko eskabide berria aurkezten duten izangaiek, bai hasiera batean aurkeztutakoari eusten diotenek ere epe horretan aurkezten ahalko dituzte deialdiaren 5.5 apartatuan ezarritako agiriak.

Edonola ere, hasieran aurkeztutako agiriek baliozkoak izaten jarraituko dute.

4. Prozesuko kalifikazio epaimahaiko kide izendatzea honako hauek:

–Titularra: Francisco Javier Ojer Alonso jauna, Foruzaingoko Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezkoa: José Carlos Alemán Noain, Foruzaingoko Langileen Batzordeak proposatuta.

Administrazio prozeduraren arauetan parte ez hartzeko aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kide berriek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 21ean.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2108534